Zerbitzuak - Observatorio Municipal para personas mayores
17212
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-17212,bridge-core-3.0.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,qode_grid_1200,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-28.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode_header_in_grid,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive

Gure adinekoei egokitutako zerbitzuak

Gehiago eta hobeto bizi, ez ote da guztiok nahi duguna?

Gure adinekoen ingurune fisikoa eta soziala hobetu nahi dugu, bizi kalitate ezin hobea izan dezaten.

Arriskuen ebaluazioarekin txostena prestatu

Tresna baten euskarriarekin ARRISKUAK AZTERTU ostean, ARRISKUEN EBALUAZIOA batzen duen txostena prestatzen da.

Autobabeserako eskuliburuak

Adineko pertsonentzat diseinatutako AUTOBABESERAKO ESKULIBURUAK hornitzea eta aurkeztea, JARRAIBIDE PARTIKULARREKIN, norberaren mugak eta ingurukoak kontuan hartuta.

Ke-detektagailua hornitu eta instalatzea

KE-DETEKTAGAILUAK hornitu eta instalatzea, alerta-denbora murrizteko eta adineko pertsonak babesteko, horiek denbora gehiago behar izaten baitute erreakzionatzeko, bai eta gainerako bizilagunak ere, eraikinetan hedatzearen ondorio izugarrietatik babesteko.

KROKIS orientagarriak egitea

KROKIS orientagarriak egitea, eraikinen eta etxebizitzen irisgarritasunari buruzko azterlanekin. Azterlan horiek oso informazio erabilgarria ematen dute suhiltzaileek eta udaltzainek batera jarduteko prozeduraren barruan.

Elkarrizketa sozialak etxean

GIZARTE-ELKARRIZKETAK izatea etxeetan bertan, UDAL BEHATOKIAK martxan jarriz, besteak beste, gizarte-beharrak detektatzeko, autonomia baloratzeko eta narriadura kognitiboak, sentsorialak, mugikortasunekoak, psikosozialak eta abar dituzten pertsonak identifikatzeko.

Txosten sozialak prestatzea

Etxez etxeko elkarrizketen ondoren GIZARTE-TXOSTENAK prestatzea, gizarte-premiak eta esku- hartze proposamen egokiak identifikatuz eta irtenbide optimoekin.

Udal txostenak prestatzea

Gizarte-zerbitzu publikoek estaltzekoak diren adinekoen GIZARTE-PREMIEI BURUZKO UDAL-TXOSTEN OROKORRAK egitea, identifikatutako problematiketara egokitutako esku-hartze sozialeko proposamen orokorrak barne.

Taula grafikoak egitea

ESKU HARTZEKO TAULA GRAFIKOAK egitea, arloak markatuta eta oinarrizko gizarte-zerbitzuei esku-hartzea erraztuta.

Gertu duzu adineko pertsona bat eta informazio gehiago nahi duzu?

ADINEKOEN UDAL-BEHATOKIAK abian jartzea, haien beharrak zuzenean ezagutzeko; gerta daitezkeen beharrak aurreikusi eta prebenitzeko; eta gure adinekoen ingurune fisikoa eta soziala hobetzeko.

Lankidetza honen motorra zaurkortasun egoera berezi batean dauden pertsonei kasu egin eta zailtasun gehien sufritzen dutenen bizi baldintzak hobetzen saiatzea da, batez ere, bakardadean bizi diren eta sarritan ezgaitasunen batekin gero eta pertsona nagusi gehiago dagoen gizarte batean.

Gizarte-ingurunea hobetu parte-hartze soziala/komunitarioa optimizatuz eta erlazio berriak egitera laguntzen dieten ekimen desberdinei buruzko informazioa emanez, bakardadea, gizarte-isolamendua eta tratu txarrak ere programa honen beste ardatzetako batzuk direlako. Pertsona nagusiei egoera hauek modu suntsitzailean eragin ahal diete, ikustezintasunagatik tratu txarren kasuan gehienbat, eta bai zahartzaroaren iruditik urrun ez izatearren gizarte-isolamenduaren kasuan, ohargabean pasatu eta komunitatearen arreta ez jasotzeko arriskua izaten dute.

Begibistakoa da, pertsona zaharrekiko hiri adiskidetsu baten ezaugarriak ulertzeko hauengana joatea funtsezkoa dela. Zerbitzu hau abiapuntu bat da garapen-komunitarioa eta parte-hartze sozialeko beste jarduera askotarako. Zerbitzu hau komunitatearen garapenerako eta partaidetza sozialeko jarduera askoren abiapuntua da.